XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) baño ez dute egundo esker donetzalleari buruzko erakutsirik sakondu izan.

Ta on izatearen oñarria erakutsi ori bait-da, adimena argitzeko, biotza mugitzeko ta naimena kementzeko ez da ori bezelakorik.

Irakurtzeko libururik onena, aukeran, zein zan galdetu zioten bein monjatxo batzuk Teresa doneari ta onek dotriña bat eskuratuaz auxe esan zien: Ona emen, nere alabak gau ta egun irakurri bear duten liburua.

Monja aiek gaur eguneko kristau onak baño ezjakiñagoak, birtute gutxiagokoak, eskasagoak ote ziran? Ez, noski.

Aien on izateak erro sakonagoak bide zitun.

Konnersreuth-en gertatzen diranetaz asko jardun da.

Elizak ez du oraindik ezer erabaki.

Itxaron dezagun.

Auxe bakarra aitatuko degu.

Wit apaizak Neumann-dar Teresa-ri kristau-ikasketa aundirik egin izan zuan galde zionean, Teresa-k auxe erantzun zion; Dotriña ikasi-ta jakiten dana besterik ez dakit nik.

Ikastolan erabiltzen nuan dotriña bizi det oraindik, eta ikastolara joaten nintzanean bezela, illean-illean ataltxo bat ikasten det.

Orixe da nere illeroko arloa, ta dotriñean beti edertasun berriren bat arkitzen det.

Ez al degu, ba, asko aldiz ikusten gure begien aurrean gaurko kristautasun ezaindua askorentzat zer dan?

Bizitzako zenbait alditan kristau azaltzea besterik ez: bataiatzea; lenengo jaunartzea; Elizaz ezkontzea; erosarioren bat, medallaren bat eta (...).